2020(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

Urruntasunean hurbil

Lagunak, kurtsoa amaitzear dago eta guk agur txiki bat egin nahi dizuegu. Etxetik atera ezin ginen egun horietan zuentzako bertso bat idatzi genuen, zuen falta asko sentitzen genuelako eta bideotxo bat egitea pentsatu genuen. 
Hemen duzue gure opari txikia, gure etxetik grabatu eta zuentzako kantatxoa sortu dugu. Hemen duzue bertsoaren letra nahi baduzue zuek ere gorde oroigarri bezala. 


Lagunak, el curso está a punto de terminar y nosotras queremos haceros una pequeña despedida. Aquellos días que no podíamos salir de casa escribimos un bertso para todos vosotros/as, os echábamos mucho de menos y hemos hecho un vídeo para vosotros.
Aquí tenéis un pequeño regalo, lo grabamos desde nuestra casa y hemos creado una pequeña canción. Aquí tenéis la letra de la canción por si queréis guardarla de recuerdo. 


Duela hilabete batzuk
Ez dugula elkar ikusterik
Baina gu ziur gaude
Zuek zaudetela pozez beterik.

Zuen falta sumatzen dugu
Besarkaden zaporea
Zuen musuen gozotasuna
Baita zuen irrien adorea

Udaberriak estali ditu
Zelaiak lore ta kolorez
Zuek ere gure ikasgelak
Grinez betetzen dituzuen legez.

Zuekin beti oroitzen gara
Ahaztu garenik ez pentsa
Asko maite zaituztegu eta
Hau nahi dizuegu esan

Neska-mutilok zuek zarete
Gure altxorrik preziatuena
Egun ilun ta luze hauetan
indarrez betetzen gaituena.

Berriro ere bueltan izango gara
birus kutsagarri hau barik
zuek berriro besarkatu eta
ez da egongo ihes egiterik


Gogoratu ezazue lagunok
Euskaldunak zaretela
Zuen etxeetan euskara sartu
Denak entzun dezatela

Agur esateko ordua heldu da
Musurik handiena
Zenbat momentu ditugun faltan
Laister gozo hartuko gaituztenak 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina