2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

Letrak ikasten

Hona hemen letren munduan murgiltzeko bideo sorta. Gogoratu letren izena eta soinua ezberdinak direla, bokalak izan ezik. Lagundu zuen seme alabei praktikatzen.

Aquí os dejamos una colección de videos para adentraros en el mundo de las letras. Recordad que cada letra tiene un nombre y un sonido diferente, a excepción de las vocales. Ayudadles a practicar desde casa.

Eta ez ahaztu lagunak, euskara da gure hizkuntza polita, euskaldun egiten gaituena. Txiki kirikiño zaintzen jarraitu behar dugu eta horretarako euskara erabili behar dugu. Badakizue asko gustatzen zaiola zuei euskaraz entzutea, oso politak zarete euskaraz hitz egiten duzuenean.
Euskara zaindu, erabili eta gozatu. Badakizue marrazki bizidunak euskaraz ikusi daitezkeela? Baita interneten dauden hainbat jolas euskaraz egin ditzakezuela? Eutsi gogor eta ez amoren eman… zuek euskaldun sutsuak zarete eta! Zer iruditzen zaizue, egun hauetan familiari euskaraz dakizuen guztia irakasteko aprobetxatzen baduzue? Euskaraz, gauzen izenak nola diren irakatsi, edota esaldi eta kanta laburrak ikasi eta etxean erabili ditzakezue.
Urrunetik bada ere, euskarak ematen digun berotasun hori sentituko dugu. 


Euskal abezea



Bokalak


Bokalak

Alfabetoa

Bokalak: A

Bokalak: E

Bokalak: I

Bokalak: O

Bokalak: U