2020(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

Frutazko izozki osasuntsuak

Lagunok!!!!! Espero dugu udaberri honetaz gozatzen egotea, zeren uda hastear dago!!!! Udaberria eta udarekin batera fruta gozoak heltzen zaizkigu dendetara, neguan eta udazkenean jan ezin ditugunak, hala nola, meloia, sandia, muxikak, nektarinak, mangoan, gereziak, masusta gorriak... Milaka koloreko frutak daude gure eskura. 

Badakizue, guri asko gustatzen zaigula zuekin errezeta osasuntsuak partekatzea eta oraingoan frutazko izozki osasuntsuekin gatoz. Fruta jateko beste aukera bat eman nahi dizuegu eta era berean azukrez jositako izozki horietatik haratago hainbat aukera badaudela ere erakutsi. 

Begira, ondoren zehaztuko ditugun pausoetan platano eta masusta gorrizko izozkiak nola egin azalduko dizuegu, baina zuek zuen gustoko frutak nahastu ditzakezue. Hori bai, platanoak izozkiak krematsuak izaten lagunduko du. 

1. Platanoa zatitu eta irabiatzeko potean jarri marrubiekin batera.




2. Irabiagailuarekin frutak nahastu dena krema antzekoa gelditu arte. 



3. Ondoren, izozkiak egiteko moldeetan sartu. Molderik ez baduzue, jogurt poteak erabili ditzakezue. Orain bai, izozkailuan sartu eta gutxienez 4 ordu itxaron beharko duzue ondo izozteko. 


4. Izozkiak jatera zoaztenean, txokolatezko estalkia egiteko gomendatzen dizuegu. Horretarako, txokolate beltza, koko olioarekin, gurinarekin edo koiperen batekin urtu. 



5. Txokolatea urtuta dagoenean, izozkiari gainetik bota. Beroa egon arren, zuzenean gogortuko da eta fruitu lehorrak ere jarri ahal dizkiozue. 



Oso errazak eta benetan zaporetsuak direla! Animatu zaitezke. Errezeta hau Blanca GarcĂ­a Orea nutrizionistak gomendatua da. Bere webgune eta sare sozialetan topatu dezakezue. 

Beste aukera bat da, fruta zati txikietan izoztea eta aldez aurretik izoztea. Behin izoztua dagoenean, irabiagailu indartsu batekin, fruta irabiatu dezakezue. 




Ondoren, txokolatezko zatiak gehitu eta apur bat gehiago irabiatu. 

Listo! Prest duzue, gozatzera!