2020(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

Urruntasunean hurbil

Lagunak, kurtsoa amaitzear dago eta guk agur txiki bat egin nahi dizuegu. Etxetik atera ezin ginen egun horietan zuentzako bertso bat idatzi genuen, zuen falta asko sentitzen genuelako eta bideotxo bat egitea pentsatu genuen. 
Hemen duzue gure opari txikia, gure etxetik grabatu eta zuentzako kantatxoa sortu dugu. Hemen duzue bertsoaren letra nahi baduzue zuek ere gorde oroigarri bezala. 


Lagunak, el curso está a punto de terminar y nosotras queremos haceros una pequeña despedida. Aquellos días que no podíamos salir de casa escribimos un bertso para todos vosotros/as, os echábamos mucho de menos y hemos hecho un vídeo para vosotros.
Aquí tenéis un pequeño regalo, lo grabamos desde nuestra casa y hemos creado una pequeña canción. Aquí tenéis la letra de la canción por si queréis guardarla de recuerdo. 


Duela hilabete batzuk
Ez dugula elkar ikusterik
Baina gu ziur gaude
Zuek zaudetela pozez beterik.

Zuen falta sumatzen dugu
Besarkaden zaporea
Zuen musuen gozotasuna
Baita zuen irrien adorea

Udaberriak estali ditu
Zelaiak lore ta kolorez
Zuek ere gure ikasgelak
Grinez betetzen dituzuen legez.

Zuekin beti oroitzen gara
Ahaztu garenik ez pentsa
Asko maite zaituztegu eta
Hau nahi dizuegu esan

Neska-mutilok zuek zarete
Gure altxorrik preziatuena
Egun ilun ta luze hauetan
indarrez betetzen gaituena.

Berriro ere bueltan izango gara
birus kutsagarri hau barik
zuek berriro besarkatu eta
ez da egongo ihes egiterik


Gogoratu ezazue lagunok
Euskaldunak zaretela
Zuen etxeetan euskara sartu
Denak entzun dezatela

Agur esateko ordua heldu da
Musurik handiena
Zenbat momentu ditugun faltan
Laister gozo hartuko gaituztenak 




2020(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

Frutazko izozki osasuntsuak

Lagunok!!!!! Espero dugu udaberri honetaz gozatzen egotea, zeren uda hastear dago!!!! Udaberria eta udarekin batera fruta gozoak heltzen zaizkigu dendetara, neguan eta udazkenean jan ezin ditugunak, hala nola, meloia, sandia, muxikak, nektarinak, mangoan, gereziak, masusta gorriak... Milaka koloreko frutak daude gure eskura. 

Badakizue, guri asko gustatzen zaigula zuekin errezeta osasuntsuak partekatzea eta oraingoan frutazko izozki osasuntsuekin gatoz. Fruta jateko beste aukera bat eman nahi dizuegu eta era berean azukrez jositako izozki horietatik haratago hainbat aukera badaudela ere erakutsi. 

Begira, ondoren zehaztuko ditugun pausoetan platano eta masusta gorrizko izozkiak nola egin azalduko dizuegu, baina zuek zuen gustoko frutak nahastu ditzakezue. Hori bai, platanoak izozkiak krematsuak izaten lagunduko du. 

1. Platanoa zatitu eta irabiatzeko potean jarri marrubiekin batera.




2. Irabiagailuarekin frutak nahastu dena krema antzekoa gelditu arte. 



3. Ondoren, izozkiak egiteko moldeetan sartu. Molderik ez baduzue, jogurt poteak erabili ditzakezue. Orain bai, izozkailuan sartu eta gutxienez 4 ordu itxaron beharko duzue ondo izozteko. 


4. Izozkiak jatera zoaztenean, txokolatezko estalkia egiteko gomendatzen dizuegu. Horretarako, txokolate beltza, koko olioarekin, gurinarekin edo koiperen batekin urtu. 



5. Txokolatea urtuta dagoenean, izozkiari gainetik bota. Beroa egon arren, zuzenean gogortuko da eta fruitu lehorrak ere jarri ahal dizkiozue. 



Oso errazak eta benetan zaporetsuak direla! Animatu zaitezke. Errezeta hau Blanca García Orea nutrizionistak gomendatua da. Bere webgune eta sare sozialetan topatu dezakezue. 

Beste aukera bat da, fruta zati txikietan izoztea eta aldez aurretik izoztea. Behin izoztua dagoenean, irabiagailu indartsu batekin, fruta irabiatu dezakezue. 




Ondoren, txokolatezko zatiak gehitu eta apur bat gehiago irabiatu. 

Listo! Prest duzue, gozatzera!



2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

Hizkuntza jolasak


Badakigu dagoeneko letrak inork baino hobeto ezagutzen dituzuela, soinuekin jolasten duzuela eta ederto kontrolatzen dituzuela bokalak. Horregatik, gaurko sarreran, alfabetoarekin jolasteko jolas txikiak proposatzen dizkizuegu. 

Gogoratu familiak, hiruhileko honetan dugun helburu nagusia dela ikasleek ikasi duten hori errepasatzea eta ondo finkatzea dela eta gaurko proposamenek asko lagunduko dute bide horretan. 

Jolas giroan eta familiarekin elkarbanatuta gure txikiek asko ikasten dute, jolasa baita haien tresnarik baliotsuena, beraz, atera indarrak eta gogor eutsi txapelketa hauei! 

Sabemos que conocéis e identificáis las letras mejor que nadie, que jugáis con sus sonidos y que las controláis muy bien. Por eso, en la propuesta de hoy, os queremos invitar a jugar a unos pequeños juegos para terminar de conocer el alfabeto. 

Recordad familias, que el principal objetivo que tenemos este trimestre es que el alumnado repase y afiance bien todo lo aprendido hasta el momento y estas propuestas nos ayudan mucho en ese recorrido. 


En un ambiente de juego y compartido con la familia, nuestros pequeños y pequeñas aprenden mucho, el juego es su herramientas más valiosa, por lo que ¡coged fuerzas y aguantad bien los campeonatos!


Bokalen erruletak

Lehenengo jolasean, bost erruleta izango dituzue, bat bokal bakoitzerako. Erruleta horretan irudiak daude eta ikasleak bokal horrekin hasten diren irudien izenak identifikatu beharko dituzte. Adibidez, "A" erruletan, aulkiaren irudia badago aulkia seinalatu edo tatxatu beharko dute. 
Ez da beharrezkoa materiala inprimatzea, pantailan bertan egin dezakezue. 

En este primer juego, tenéis cinco ruletas que corresponden a cada una de las vocales. En cada ruleta hay dibujos y el alumnado deberá señalar o tachar todos aquellos dibujos que su nombre comiencen por la vocal a la que corresponde la ruleta. Por ejemplo,  en la ruleta de la "A", si aparece el dibujo de la silla, deberán tachar o señalar el dibujo de la silla. 
No es necesario imprimir el material, podéis hacerlo en la misma pantalla del dispositivo. 





Hitzapasa

Bigarren jolas hau, hain ezaguna den "Pasapalabra" jolasaren dinamika berdina jarraitzen du. Jolas digitala da eta abeze osoaren erruleta agertuko zaizue. Abezearen ordenean, letraka joango da eta haurrek agertzen diren irudietatik letra horrekin hasten dena aukeratu beharko dute. Oso dibertigarria da eta etxean txapelketa txikia egin dezakezue telebistan bezala.  

Este segundo juego, sigue la misma dinámica del conocido concurso que "Pasapalabra". Es un juego digital en el que os aparecerá la ruleta con el abecedario completo. Siguiendo dicho orden, empezarán a aparecer las letras y deberán elegir la imagen que comience con la letra correspondiente. Es muy divertido y podéis organizar un pequeño concurso en casa como hacen en la tele.