Lagunak, kurtsoa amaitzear dago eta guk agur txiki bat egin nahi dizuegu. Etxetik atera ezin ginen egun horietan zuentzako bertso bat idatzi genuen, zuen falta asko sentitzen genuelako eta bideotxo bat egitea pentsatu genuen.
Hemen duzue gure opari txikia, gure etxetik grabatu eta zuentzako kantatxoa sortu dugu. Hemen duzue bertsoaren letra nahi baduzue zuek ere gorde oroigarri bezala.
Lagunak, el curso está a punto de terminar y nosotras queremos haceros una pequeña despedida. Aquellos días que no podíamos salir de casa escribimos un bertso para todos vosotros/as, os echábamos mucho de menos y hemos hecho un vídeo para vosotros.
Aquí tenéis un pequeño regalo, lo grabamos desde nuestra casa y hemos creado una pequeña canción. Aquí tenéis la letra de la canción por si queréis guardarla de recuerdo.
Duela hilabete
batzuk
Ez dugula elkar
ikusterik
Baina gu ziur
gaude
Zuek zaudetela
pozez beterik.
Zuen falta
sumatzen dugu
Besarkaden
zaporea
Zuen musuen
gozotasuna
Baita zuen irrien
adorea
Udaberriak estali
ditu
Zelaiak lore ta
kolorez
Zuek ere gure
ikasgelak
Grinez betetzen
dituzuen legez.
Zuekin beti
oroitzen gara
Ahaztu garenik ez
pentsa
Asko maite
zaituztegu eta
Hau nahi dizuegu
esan
Neska-mutilok
zuek zarete
Gure altxorrik
preziatuena
Egun ilun ta luze
hauetan
indarrez betetzen
gaituena.
Berriro ere
bueltan izango gara
birus kutsagarri
hau barik
zuek berriro
besarkatu eta
ez da egongo ihes
egiterik
Gogoratu ezazue
lagunok
Euskaldunak
zaretela
Zuen etxeetan
euskara sartu
Denak entzun
dezatela
Agur esateko
ordua heldu da
Musurik handiena
Zenbat momentu
ditugun faltan
Laister gozo
hartuko gaituztenak